Landa Garapen Programa berria prestatzen ari da Tolomendi eskualdean, eta landa garapenari eta lehen sektoreari lotuta, zaintzari eta jarduera ekonomiko berrien aukerei buruz informatzeko hainbat saio antolatu dituzte. Gaurkoan, Amasako Kultur etxean izan dira bi saio. Lehenik, Jaime Izquierdo asturiarra aritu da ikuspegi orokor batetik hitz egiten, landa-eremua, eta naturako balio eta baliabideak, hiria eta industria hizpide izanik, eskualde-garapeneko plan bat eraikitzea, gizarte-partaidetzaren, komunitate-birgaitzearen eta lurralde-berrikuntzaren bidez.
Ondoren, Raul Pilar Nafarroako Ollo bailarako herritarrak eta Gure Sustraiak koperatibako kideak, euren proiektuaren sortze prozesua eta nondik norakoak azaldu ditu.