Maila bikaina erakutsi du Iñigo Unzue amasarrak, Ehunmilak proban

Ainhoa Gil 2024ko uzt. 25a, 10:18

Joan zen uztailaren 12an egin zen Ehunmilak ultra-trail proba. Beasainen hasi eta bukatzen den probak 168 km-ko iraupena du eta 22.000 metroko desnibela gainditu behar izaten dute parte-hartzaileek. Iñigo Unzue amasarrak balentria egin zuen, hogeita hamairugarren postuan sailkatzea lortu zuen, 28 ordu eta 58 minutuko denbora eginez.

Uztailaren 12an, arratsaldeko 18:00etan atera ziren kirolariak Beasaindik. Proba luzea eta gogorra da Ehunmilak, eta atzetik aurrera egin zuen Iñigo Unzuek. Orduak aurrera, postuak hobetzen joan zen pixkanaka. 426 parte-hartzaile zeuden izena emanda, eta 33. postuan amaitu zuen amasarrak. Uztailaren 13an, gauez helmugaratu zen Iñigo, etxekoen eta lagunen txalo artean. Zorionak!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!