Hirugarrenez Sega Txapelketa Herrikoia antolatu dute Amasako plaza ondoko sailetan, arratsaldeko 16:30an. 9 parte hartzaile izango dira guztira: Mikel Arretxe, Kepa Nazabal, Jon Beldarrain, Arkaitz Arretxe, Joseba Astiasaran, Joseba Otegi, Julen Etxeberria, Jon Ezeiza eta Kepa Otegi.
Sega proba nazioarteko eran egingo da; alegia, azkartasuna eta txukuntasuna hartuko dira kontuan. Sailkapen proban 100 metro koadroko saila ebaki beharko dute. 4 segalari hoberenak finalera igaroko dira; eta bertan, 200 metro koadrokoa izango da ebaki beharreko saila.
Ondoren txakolin dastaketa izango da (Getariko izendapeneko txakolinak dastatzeko aukerarekin). Aurten estreinakoz Amasa bertako txekorra erreko da goizean goizetik, pintxo modura dastatzeko besteak beste.