Elkarteak hiru helburu finkatu ditu: gizartearen parte-hartzea handitzea elkartasunezko jarduera fisiko baten bitartez, minbizia ikustaraztea gaixotasunaren inguruko tabu soziala ezabatzeko helburuarekin, eta kirolaren bidez bizimodu osasungarria sustatzea.
Ekimenaren aurkezpenean, Beatriz Unzue alkateak, Maria Jesus Rodriguez Tolosaldeko elkarteko batzordekideak eta Maider Sierra adituak hartu dute hitza. "Amasa-Villabona horrelako ekintza berezi batean parte hartzen lehen udalerria izateak ohore handia du" adierazi du alkateak. Ondoren Rodriguezek hartu du hitza"Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak oso argi dauka pazientea eta senideak erdigunean jarri behar direla. Horregatik, jarduera honekin lotzen ditugun onura guztiak pazienteei zein senideei zuzendutako gure doako zerbitzuak eskaitzen jarraitzera bideratuko dira" Azkenik, Sierrak hartu du hitza eguneko xehetasunak adieraziz.
Izen emateak, zapia eta motxila Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian, edo rockthesport.com webgunean. Aldez aurretik apuntatzea eskertuko dutela adierazi du Sierrak.