Helburu honekin ospatu zen eguna: gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa emateko; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte- langileekin konpromisoa hartzeko; eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzeko.
Zenbaketaren ondoren, larunbatean bildutako dirua 1.516 eurokoa izan zen.
Hainbat boluntario hartu zuten parte jardunaldi solidario honetan, hiriko hainbat tokitan jarri ziren mahaietan banatuta. Urteko diru-bilketa, herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela gogorarazteko aukera ematen duen ekimena da.
Lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dira. Diru-bilketari esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitu ahal izango dira. Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, beraz,diru-bilketa bezalako ekimenak ezinbestekoak dira hauek mantendu ahal izateko.