Kirol Astea egingo da aurrenekoz, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko ira. 19a, 18:56

Kirol Astea antolatu du Udalak, aurten, aurrenekoz, Amasa-Villabonako kirol elkarteekin elkarlanean. Irailaren 23tik 29ra kirol ekintza eta ekitaldi ugari izango dira herrian. 

Jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko diseinatutako ekimea da honakoa, eta gainera, kirolak duen garrantzua eta talde-kirola balioan nabarmentzeko aproposa. Udalak, gizarte-kohesioan eragin eta talde lana sustatzeko helburuak adierazi ditu aurkezpenean.

Kirol Asteak programazio zabala esakintzen du, hala nola, herrian praktikatzen diren kirolak ezagutzeko aukera emango du; hala nola; euskal pilota, halterofilia, txirrindularitza, Nordik Walking, edo Boleibola. Halaber, kirolak osasunean duen eraginari buruzko hitzaldiak emango dira. Bestetik, tailerrak, irteerak eta bigarren eskuko azoka ere izango da, kirol-artikuluak prezio onenetan eskuratzeko. 

Eñaut Zelarain kirol zinegotziak aipamen berezia egin dio Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako lehen mendi-maratxari, irailaren 28an egingo dena. Horrez gain, irailaren 27an, Erremontari Herriz Herri Erremonte profesionalen jaialdia azpimarratu du, Villabonako pilotalekuan egingo dena.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!