Elkar argitaletxean zabaldu duen oharrak honako hau dio: "Habiren doinuetara kateatuta jarraitzeko pieza bat egin du taldeak: udari agur esan nahi dion eta deskantsuaren aldarri izan nahi duen Løkanta single ederra. Izan ere, urtez urte ekoizpen bat aurkeztu ondoren, 2024a ez zen gutxiago izango!".
2019-2024 epealdia
2019an argitaratu zuen lehen lana Habi taldeak: 'Loratu'. Ordutik, hiru lan luze, lau kantuz osaturiko EP bat eta single bikoitz bat kaleratu dituzte; lan bat urtero.