Emakumea eta kirola ardatz harturik, hilerokoa landu dute Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko ira. 26a, 10:20

Emakumea eta kirola ardatz izanik hilerokoaz mintzatu dira Amasa-Villabonako Subijana eraikinean. Maialen Albistur, emagina, eta Alazne Apalantza fisioterapeuta, ziklo menstrualaren gainean aritu dira hitz egiten eta errendimendu handiko kirolak gorputzetan eta hilerokoan nola eragiten duen azaldu dute. Gaiak emakume asko bildu ditu eta interes handia sortu du herritarrengan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!