400 pertsona inguruk eman dute izena minbiziaren aurkako lehen mendi-martxan. Eguraldi kaxkarra egin duen arren, herritarrak animatu dira 7,7 kilometroko ibilbidea egitera. Ondoren, eskulanak, zientziaren postua, abesbatza, eta gehiago izan dira Errebote eta Berdura plazan.