Amaitu da VII.Behar Zanaren Udazkeneko Bola txapelketa

Aiurri 2024ko urr. 1a, 11:58

Irailaren 21 eta 28an, Amasa-Villabonako Behar Zana P.E. Bola Taldeak antolatuta, herriko bolatokian VII. Behar Zana Udazken Bola Txapelketa jokatu zen. Bertan gipuzkoako 25 bikotek parte hartu dute; horietatik hiru Behar Zanakoak. Irailaren 21ean, egun guztian zehar aurre kanporaketak jokatu ziren, eta 28 goizean, final laurdenak, final erdiak eta finala jokatu ziren.

 

Txapelketako garaileak: 
Benito Loitegi (urnietarra) eta Joxe Mari Etxebeste (billabonatarra), bikotea izan dira garaileak. Benito Loitegi, ordezko bezala sartu zen bigarren jardunaldian. Aurreneko jardunaldian Ander Etxebeste eta Joxe Mari Etxebeste billabonatarrak aritu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!