Isaki Lacuestaren "Segundo premio" filmaren aurkezpena egingo dute, larunbatean, arratsaldeko 19:30ean Gurea Antzokian. Julen Clarke Amasa-Villabonako aktorea da eta filmean parte hartu du. Horregatik, filmaren proiekzioaren ondoren, berarekin solasean aritzeko aukera izango da.