Beti Jai Madrilgo frontoian jokatuko dute Behar Zanako pilotariek larunbatean

Irune Alfonso 2024ko urr. 23a, 10:22

Beti Jai pilotalekuan jokatuko duten pilotariak

Beti Jai pilotalekua 1894.urtean ireki zen  ofizialki, baina, euskal pilotariek, aurretiaz, bertan jokatzeko aukera izan zuten. Euskal pilotari horien artean izan zen, Amasa-Villabonako Besamotza pilotaria 1892.urte inguruan.

Gaur egun, "Salvemos a Beti Jai" plataformari esker kultur ondarea izendatu dute frontoia, horregatik, frontoia eraitsi beharrean berritu egin dute eta bertan, azkeneko aldiz, pilotan jokatzeko aukera izango da asteburu honetan. Hala, gonbidapen berezia luzatu diete euskal pilotariei eta Gipuzkoako Behar Zana Pilota elkarteko jokalariak; Urruzola, Esnaola eta Lizaso joango dira bertara Eple Errenteriko Urmeneta kidearekin batera eskuz pilotaz jokatzera. 

Ostiralean eta larunbatean izango dira pilota partiduak. 4000 ikusle inguru aurreikusten dira frontoitik pasako direnak, eta, azpimarratzekoa da, euskal pilotarien partidak ikusmira handia sortuko duela, izan ere, salgai jarri ziren 600 sarrerak azkar batean saldu ziren. Horregatik, ostiralean El Molar izeneko herrian jokatuko dute. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!