Valentziarako materiala biltzen ari dira, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko aza. 5a, 18:28

Gaur eta bihar artean, Amasa-Villabonako Udalak deituta, Valentziara materiala eramateko bilketa izango da,  Zatorrako baxuan. Gaur, haur, gazte, familia eta helduak izan dira bakoitzak bere ekarpena egiten eta Amasa-Villabonako Udal ordezkariak oso eskertuak agertu dira. 

Bihar arte jasoko diren produktuak: 

  • Konpresak eta fardelak 
  • Katiuskak
  • Guanteak
  • Garbiketa produktuak eta lixiba
  • Higiene pertsonalerako produktuak 
  • Botikinerako senddagaiak: iodoa, bendak...

Horrez gain animalientzako janariak ere bildu dituzte gaurkoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!