Goizean goizetik jai giroan murgildu dira amasarrak. Kafetegian elkartu eta gosari ederra egin ostean, dantza saioak egitera joan dira baserriz baserri. Tradizio handiko ekintza da honakoa, eta arratsaldean ere, ohitura den soka-dantzan arituko dira gazteak.