50. urteurrena antolatzeko bilera irekia deitu du asteazkenean, Oinkari Dantza Taldeak

Aiurri 2024ko aza. 18a, 09:28

50 urte beteko ditu datorren urtean, Oinkari Dantza Taldeak eta horretarako, ospakizunen prestaketan sakontzeko, bilera deialdia luzatu dute. Bilera Oinkariko lehen taldeko dantzari, dantzari ohi eta musikariei zuzendua dago. Asteazkenean, azaroaren 20an, arratsaldeko 19:30ean Zubimusu ikastolako ganbaran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!