Segurtasun Sailak igorri duen oharraren arabera, gizon bat atxilotu dute gaur “genero-indarkeriazko eremuan homizidio-delitu bat egotzita, bikotekide ohia su-arma batekin tiro egin ostean. Tiroketaren ondorioz hil egin da emakumea”.
Antza, “gertakaria arratsaldeko laurak aldera izan da, Pasaiako etxebizitza batean. Hilketa egin ondoren, egileak ibilgailu batean ihes egin du. Ondoren, Villabonako Udaltzaingoaren egoitzara joan da, eta bertan atxilotu dute”.