"Ombuaren Itzala" filmaren estreinaldia, datorren asteburuan

Irune Alfonso 2024ko abe. 4a, 11:34

Zizurkilen, proiektuaren sustatzaileei zuzendutako saioan.

Asteburu honetan estreinatuko da Gurea zineman Ombuaren itzala, Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolari-poetaren bizitza eta obrari buruzko filma. Abenduaren 6ko emanaldian, Patxi Bisquert zuzendaria eta Joseba Usabiaga aktorea, Pello Mari Otañoren papera egiten duena izango dira Gurean. Pelikula aurkezteaz gain, solasaldi bat egingo dute publikoarekin, emanaldiaren amaieran.

Auzolanean egindako proiektua da, crowdfunding baten bidez lortu baitzen pelikula egiteko beharrezkoa zen dirua, eta joan den azaroaren 30ean egin zen aurre-estreinaldia Zizurkilen, proiektuaren sustatzaileei zuzendutako saio batean. Datorrena asteburuan, berriz, lehen aldiz ikusteko aukera izango da filma zinema-areto batean. 

Filma finantzatzeko hainbat sarrera saldi ziren aldez aurretik. Sarrera horiek dituzten herritarrek, doan ikusi ahal izango dute filma. Hala ere, leihatilatik pasa beharko dute aurretik, dirulaguntza-sarrera hori aldatzera, eta horren truke ohiko zine-sarrera jasoko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!