Hainbat herritar batu zen batzar informatibora, familiari babesa eskaintzera.
Joan zen otsailaren 12an Xuhar Pazos gazteari eskuineko begia zauritu zion Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek. Hainbat ebakuntzaren ondoren, begi horretako ikusmena galdu du gazteak. Elkartasunezko jaialdia ospatuko da bihar Villabonan eta horren harira, batzar informatiboa eskaini zuen asteazkenean familiak. Xuharren egoera argitzeaz gain, jaialdia antolatzeko lanean arituko direnei eskerrak emateko baliatu zuten agerraldia.
Bolondresak, musika taldeetako kideak, Villabonako Udala... hainbat eragileri luzatu zizkieten eskertza hitzak Xuharren etxekoek.
Hainbat herritar batu zen batzar informatibora, familiari babesa eskaintzera.