Paralisi Brakial Obstetrikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko abe. 15a, 12:54

PBO lesioa gizarteratzeko aprobetxatu dute gaurko eguna, Amasa-Villabonan. Ohikoa da erditzean lesio hau eragitea, baina, ez da ezaguna jendartean. Gaur, lesioaren inguruko informazioa jasotzeko gunea izan da Errebote plaza. 

Herrian barrena erraldoi eta ipotxekin ibili dira, Go!azeneko aktoreekin egoteko tartea izan dute, eta PBO lesioari egokitutako jolasak egin dituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!