Zuzendaritzaren, ikasleen eta gurasoen inplikazioari esker, Amasa-Villabonako haur guztiek Olentzeroren bisita jasoko dutela ziurta dezakete Elkartasun Sareko kideek, egoera ekonomikoa oztopo izan gabe. Elkartetik ziur daude, euren ekarpenak irribarre bat baino gehiago marraztuko duela haur eta familia askotan.
Halaber, hori bezain garrantzitsua iruditzen zaie elkartetik, Amasa-Villabonako ikasleei jostailuen bilketan horretan transmititu zaien balioen irakaspena.
"Orainaldian ereiten duguna etorkizuneko gizarte batean jasoko duguna izango da. Eta zentzu horretan, hezkuntza-eragile nagusien inplikazioa funtsezkoa iruditzen zaigu. Guztiagatik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizuegu. Besarkada bero bat ELKARTASUN SAREAtik."