Gabonak | Aiztondo 2024

1924ko Olinpiar jokoetan aritu zien pilotari billabonatarrak omendu dituzte, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko abe. 28a, 19:33

Duela 100 urte, Olinpiar jokoetan parte hartu zuten pilotari billabonatarrak, Jose Andres Garate, Benedicto Santamaria, Aquilino Sagarna, oroitzeko egun borobila izan dute, gaur, Amasa-Villabonan. Adrian Berasategi ere oroitu dute urte berean Ipar Eukal Herrian jokatzeagatik.  Goizetik hasita, arratsalderaino: haur topaketa, Joko Garbi jaialdia eta omenaldia izan dituzte. 

Omenaldian pilotari billabonatarren senideak izan dira pilotalekuan eta Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak eta Nahikari Iturbe Behar Zana elkarteko lehendakariak oroigarriak eta lore-sorta eman dizkiete. Ondoren, Oinkari Dantza taldeko kideek zestarekin duten dantza bat eskaini diete. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!