Amasatik jaitsita, Larrea auzora joan dira hiru errege magoak. Santiago egoitzaren aurrealdetik igarotan, Kale Berria zeharkatu, eta plazara iritsi dira Kale Nagusian barrena. Erreboteko plazan, jendetza zeukaten zain. Jaiotza bizidunari bisita egin ondoren, hiru dantzarik agurra dantzatu dute. Haurren azken eskariak jasotzen geratu dira, berdura plazan.