Mendi irteera Nafarroa aldera

Aiurri 2025ko ots. 16a, 08:28

Aizkardik 6 orduko iraupena eta 17 kilometroko distantzia duen mendi-irteera antolatu du, datorren otsailaren 23an.

"Alzorritzetikan (645m) abiatuko gara. Lehenik, Santa Agata (1193 m.) igoko dugu, Gambella (1245 m.) eta Itzagatik (1349 m.)  jarraitzeko. Altzorrotzeko itzulerari ekiteko, San Migel (1225 m.) baseliza igaroko dugu".

Izena emateko, telefonoz (649 717 182) deitu behar da, 20:00tik 22:00era. Edo, bestela, Aizkardiren aretoan. Goizeko 07:30etan abiatuko dira hilaren 23an, Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!