Trafiko aldaketak Villabonako Etxeondoko gasolindegian

Aiurri 2025ko mar. 7a, 11:03

Trafiko aldaketak egin dituzte Villabonako gasolindegiaren inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak egin ditu aldaketa hauek, eta herritar askoren haserrea piztu dute, izan ere, gasolindegiko eremura sartuz gero, derrigorrezkoa da N-1 errepideruntz hartzea; ezin da Villabona aldera itzuli.

 

Villabonako Udalak oharra zabaldu zuen atzo sare sozialen bidez, egoera berri honen berri emanez, eta aldaketen erantzukizuna Foru Aldundiarena dela argituz.

Eskualdeko gidarientzat deserosoa da neurri berri hau, izan ere, gasolindegitik ateratzean N-1 errepidera sartu eta Iruraraino joan beharra dago, bertan norabidea aldatu eta berriz ere itzultzeko.

Villabonako Udalak eremuaren plano bat argitaratu zuen atzo, egoera berriaren berri emateko:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!