Haur eta gaztetxoei zuzendutako ekimena martxan du Aizkardi mendi taldeak; Ttonttorrez ttonttor. Larunbat honetan egingo dute irteera, Otsabiora. 09:00etan jarri dute hitzordua Villabonako Olaederra kiroldegian. Bertan elkartu ondoren, bakoitza bere autoan hurbilduko da Otsabio ingurura. 7,8 kilometroko ibilbidea egingo dute eta goizeko irteera izango da.