Amasamendin bi haize-sorgailu eraikitzeko asmoa agertu du enpresa batek

Aiurri 2025ko mar. 13a, 14:23

Arrizurietagaina, Amasamendi inguruan

Amasamendin bi haize-sorgailu ezartzeko proiektu baten berri izan du Amasa-Villabonako Udalak. Dirudienez, PREMIER ESPF IPAZ HAIZEA 2, S.L. enpresa dago egitasmoaren atzean: bi haize sorgailu, 10 MW potentziarekin. 

Otsailaren 24an izan zuen alkatetzak, lehen aldiz, proiektuaren zantzuen berri, azaldu bezala, "herriko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez". Hori horrela, egun batzuen buruan, martxoaren 3an, Amasa-Villabonako udalaren erregistro elektronikoan jaso zen proiektu horren bateragarritasun urbanistikoari buruzko informea egiteko eskaera: "Bertan ikusi ahal izan dugu, Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen direla bi haize sorgailuak", zehaztu du udalak, ohar bidez.

Gehitu dutenez, enpresa ez da "inongo momentuan" herriko udal ordezkariekin harremanetan jarri. Dena dela,  kontaktuan jartzeko saiakera egingo duela iragarri du udalak, "gure herriaren interesak defendatzeko eta ingurumen baldintzen inguruko bermeak eskatzeko. Uste dugu Amasa-Villabonako herriak enpresa proiektu honen inguruko berriak lehen eskutik jaso behar dituela".

Amasa-Villabonako Udalaren jarrera, albistearen aurrean

Informazioa ematearekin batera, albistearen gainean hartutako jarreraren berri ere eman du Amasa-Villabonako Udalak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!