Lorezainen konpartsa ureztatze lanetan da

Aiurri 2025ko mar. 24a, 07:00

Oinkariko hainbat lagun, entseguetan. Aiurri

Amasa-Villabonako kaleetan ikusiko dugu Lorezainen konpartsa, datorren maiatzaren 10ean. Badira hainbat aste lagun taldea entseguetan murgilduta dabilela. Txintxo-txintxo, Txermingo ikastolako ganbaran elkartzen ari dira partaideak

Konpartsaren irteerak Oinkari Dantza Taldearen 50. urteurrenarekin lotura estu du. Efemeridea ez baita, ez, nolanahikoa izango. Oinkariko kideak mimoz antolatzen ari dira urteurrena: dantza-poteoa, "50 urte dantzan" izeneko ikuskizuna... eta Konpartsa. Maiatzaren 10erako egun-pasa borobila antolatzeko lanetan dabiltza Oinkari taldekoak. Goizean hasita, herriko kaleak musikaz eta dantzaz alaituko dituzte. Hala, bazkalostean emanaldi nagusia egingo dute Errebote plazan.

Aiurri entseguetako batean izan da eta, modu horretan, ekimena gertutik ezagutzeko aukera izan du.  Alaitz Bergarak ideiaren sorreraz honako hau dio: "50. urteurrenaren haria, garai bateko eta egungo Oinkarikideak elkartu eta zerbait ezberdina antolatzea erabaki genuen. Dantza taldearen hastapenetan, konpartsa antolatzeko joera genuenez, horren alde egitea erabaki genuen". Eta zein da asmoa? Hilario Ugaldek eman dio galdera horri erantzuna: "Gehienbat herria girotu eta herrikideei parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Ez dugu ekimena dantza taldera mugatu nahi, herrira zabaldu nahi dugu konpartsan sartzeko gonbita".

Honatx, entseguetarako azken lau hitzorduak: martxoak 29, apirilak 5 eta 12 eta maiatzak 3. Lorezainen konpartsa, beraz, ureztatze lanetan ari da maiatzean herrikideen aurrean loratu dadin. Iristear da, beraz, Lorezainen konpartsa! Itxura ederra du.

 

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 667 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!