Benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariak lehiatu dira Danena eta Irritzi elkarteek antolatutako lasterketan. Villabonako Kale Berrian prestatutako zirkuituan barrena ibili dira gaztetxoak.
Benjaminen mailako mutilen artean, Harri Otaegi izan da txapelduna, Irain Aginaga bigarren eta Aieko Azpilgaina hirugarren. Nesketan, Jone Zabaleta izan da garaile.
Albin mutiletan, Gari Ormaetxea izan da garaile, Oinatz Mujika bigarren eta Eneko Telleria hirugarren. Nesketan, Jare Aginaga izan da lehena helmugan, Maddi Montoya bigarren eta Eire Balerdi hirugarren.
Infantilen mailako lasterketan, Eneko Otegi izan da lehena Aiur Goiburu bigarren eta Oinaz Aristi hirugarren. Nesken artean, Garazi Azpiroz izan da azkarrena, Margot Kortajarenaren aurretik.