Euskal Herrian ordu berean egin ziren ehundik gora elkarretaratzeetan bezala, Errebotea plazan ere honako adierazpena irakurri zuten:
"Beste behin elkartu gara, Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako azken erasoen aurrean gure salaketa ozena adierazteko! nahikoa da esateko! eta hemendik, Euskal Herria deritzon munduaren txoko honetatik Palestinako herriari gure maitasuna eta babesa helaraztekoi Haritzaren herritik olibondoaren herrira Gernikaren herritik Gazako herrira.
Jasanezina egiten zaigu Israelen eraso bakar bat gehiago. Jasanezina handik iristen zaigun odolezko eta sufrimenduzko irudi bakar bat gehiago.
Jasanezina palestinarren heriotza bakar bat gehiago. Jasanezina hainbat herrialderen eta erakunderen konplizitatea
Jasanezina konponbidean pausoak eman beharrean, genozidioarekin aurrera egitea Jasanezina eta onartezina da genozidio anker honek segundo bakar bat gehiago jarraitzea mundu osoaren begien aurrean.
Begi guztiak Palestinan ditugu eta hemendik, Amasa-Villabonatik, Euskal Herritik mundu osoan bidegabekeria eta izugarrikeria honen aurka ari den aldarriarekin bat egiten dugu.
Palestinako herriaren eskubide legitimoekin bat eginez, hemen bildu garen euskal herritarrok ere adierazten dugu ez dugula onartuko Palestinako herriaren errekonozimendua eta Israelen okupazioaren amaiera ez den beste soluziorik.
Eta irmo adierazten dugu, behar den guztietan jarraituko dugula salatzen Israelen bihotz gabeko gerra politika sionista genozida eta berarekin bat egiten duen ororen konplizitatea.
Palestinaren borroka, justizia unibertsalaren aldeko borroka da, genozidio ororen aurkako borroka da, giza eskubideen eta herrien eskubideen aldeko borroka da. Gutako bakoitzaren eta gure seme alaben etorkizuneko munduaren borroka da.
Euskal Herritar guziei dei egiten diegu mobilizazioei adi egotekoi Ez kentzeko begirada Palestinatik. Jarraitzeko hemendik salatzen eta konponbidearen aldeko bidea zabaltzen.
Palestina, zurekin gaude!
Ez zaitugu inoiz bakarrik utziko! Gora Palestina Askatuta!".