Lorezainen konpartsaren egitaraua aurkeztu dute

Aiurri 2025ko api. 22a, 08:46

Oinkari dantza taldeak aurten 50 urte beteko dituela eta, Lorezainen konpartsa aterako da maiatzaren 10ean. 200 lagunen parte hartzea iragarri du antolaketa-taldeak.

IBILBIDEA

  • 11:00 Goizeko irteera, Txermingo ikastolatik.
  • 14:30-17:00 Bazkari herrikoia Txermingo ikastola azpian.
  • 17:30 Irteera Txermingo ikastolatik.
  • 18:00 Emanaldi nagusia plazan.

Antolatzaileek "garai bateko Santio jaietako konpartsa eder haiek" gogoan hartu dituzte. Bada, albistearekin batera, 2008ko konpartsa herrikoi hartako argazkiak berreskuratu ditugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!