Ibilbide bustiak baldintzaturiko lasterketa

Aiurri 2025ko api. 27a, 19:55

Loatzoko igoera eta jaitsiera jokoan izan da gaur. Lasterka aritzeko eguraldi bikaina zegoen, nahiz eta aurreko ordutako euriteek ibilbidea nabarmen busti duten.

Amasako gazteek eta Uxo Toki elkarteak antolatzen dute Loatzoko igoera. Tradizio  handiko mendi lasterketa da eta XXXI. edizioa osatu du dagoeneko. Ohikoa den bezala, giro ederran joan da lasterketa.

Korrikalari hauexek osatu dute podiuma:

Gizonezkoak

  1. Eneko Garin, 00:45:38
  2. Iker Eceiza, 00:46:38
  3. Aimar Esteban, 00:46:56

Emakumezkoak

  1. Irati Larrañaga, 00:56:02
  2. Alaitz Egaña, 00:58:29
  3. Miren Ozerinjauregi, 01:03:53
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!