Tinte naturalen inguruko ikastaroa

Aiurri 2025ko mai. 27a, 11:48

Garaiko koloreak eta kolore historikoak: Tinte naturalekin munduari buelta bat ematen...

 

  1. Ikastaroan landuko diren prozesuak:
    Zuntz naturalak: egunean zehar landuko diren oihal naturalen identifikazio eta ezaugarriak
  2. Zuntzen garbiketa eta mordentaketa prozesuak modu egoki batean egitearen garrantzia. Mordentaketa prozesuak adibide praktikoen bitartez egingo dira.
  3. Etxeko eta inguruko landare tintoreoren identifikazioa. Garaiko landare tintoreoen kolore infusioak sortzeko prozesua landuko dugu.
    Bitartean.....
  4. Kolore historikoak: munduari buelta bat kolore naturalen eskutik. Kolore historikoen muestren bitartez oihalak munduko mapan kokatuko ditugu. Kolore historikoen tintaketa prozesuaren prestaketa praktikoa.
  5.  Garaiko koloreen eta kolore historikoen tintaketa praktikoa. Hontarako oihal eta hari desberdinekin kolore naturalen muestrak sortuko dira.. Kotoiak, lihoa, kalamua eta osina! kalidade desberdineko seda naturalak, terziopeloa eta zuntz mixtoak dauzkaten oihalak.
  6. Dotore bukatzeko....egunean zehar ezagututako garaiko lore/landereen estanpazio botanikoa egingo da, norberak sortutako zetazko zapi bat etxera eramateko!


Ikastaroan landutako material eta prozesu fitxa-rekin batera egindako oihal, hari muestrak karpetatxo batean jasoko dira etorkizunean errefentzia bezala erabiltzeko. Bazkaria etxeko jangelan izango da eta garaiko produktuekin prestatuko da.
Norbaitek elikagaien alergiaren bat badu aurretik abixatu mesedez!

  • Irakaslea: Virginia Ameztoy
  • Eguna: Ekainak 22.
  • Ordua: 10:00-18:00.
  • Tokia: Etxeondo, Amasa-Villabona.
  •   Informazio gehiago: virginia.ameztoy@gmail.com // 685 75 39 94

  • Ikastaroaren kostea: 130 euro (materialak eta bazkaria barne).
  • Lekua zihurtatzeko 50 euro-ko transferentzia egitea eskatzen da. Gainontzekoa egunean bertan ordaindu daiteke.
  • Kontu korrontea: ES67 2100 5725 8413 0017 5395
  • Titularra: Virginia Ameztoy López-Montenegro
  • Asuntoa: plaza- ekaineako tailerra
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!