Ederra joan zen Manu Murielen omenezko txapelketa

Aiurri 2025ko eka. 9a, 10:18

Ekainaren 7an jendetza mugitu zen Arratzain futbol zelaiaren inguruan. Alebin mailako berrehun futbolari batu ziren Manu Murielen omenez antolatzen den txapelketa entzutetsuan. Goizean goiz hasi ziren partidak eta, egun osoan luzatu zen kirol-festa. Eguerdian, geldialdia egin zuten Manu Muriel zena gogoan izan eta lore eskaintza egiteko. Eguneko diru-irabazia Izan Inurri taldeak jaso zuen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!