Balleta gertutik ezagutzeko aukera, Amasa-Villabonan

Aiurri 2025ko eka. 17a, 06:56

Artxiboko irudia.

Miren Lizeaga irakasleak tailer irekia gidatuko du gaur arratsaldean Txermin 15eko lokalean, garai bateko jubilatuen egoitzan.

Ballet ikastaroaten azken eguna da gaurkoa eta berau irekia izango da, hurrengo ikasturterako interesa duenarentzat bereziki pentsatuta. Antolatzaileek adierazi dutenez, "klasea irekia izango da. Bertan, koreografia txiki bat prestatuko dute haurrek". Miren Lizeaga irakaslea izango da bertan, argibide guztiak emateko prest.

Saioa Txermin 15eko lokalean izango da, arratsaldeko 17:15etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!