1990an zabaldu zituen ateak Iratzarrek. Urteurren borobila ospatzeko, ekitaldi sorta zabala antolatu dute.
Kros ez konpetitiboa amaituta, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Izar Zelarain eta Aratz Arzelus arituko dira kantuan, 12:00etan hasita. 13:30etan ekitaldia egingo dute eta ondoren bazkaria. Iratzarren bertan daude salgai bazkaritarako txartelak.
Arratsaldeko 18:00etan Ahantz taldearen emanaldia hasiko da eta Zigor DJ ere arituko da urteurreneko ospakizunetan.