Ekainaren 23an asfaltatuko dute Txermingo aparkalekua

Aiurri 2025ko eka. 18a, 12:52

Villabonako udalak jakinarazi duenez, ekainaren 23an hasiko dira Txermingo aparkalekuko asfaltatze lanak. Ondorioz, igande honetan 19:00etarako aparkalekuak hutsik egon behar du. Behin behineko eta ez-ohiko aparkatzeko lekuak ezarriko dira larunbatetik aurrera.

Zubimusu ikastolaren azpialdean, Arratzaingo igoeran edota Txermindik biribilgunera arteko tartean, espaloi gainean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!