Oinkari dantza taldeak sekulako erakustaldia eskaini du bart gauean Olaederran

Aiurri 2025eko ekainaren 22a

Dantzari eta alor teknikoari erreparatuta, sekulakoa izan zen atzo Oinkarik egin zuena. 50 urte eta aurrera jarraitzeko gogotsu dagoen dantza taldea da. Urteotan, gainera, ikuskizunak mimoz zaintzen dituzten talde eragilea dute.

Txikienekin hasi eta taldekide guztiak batera oholtzara igoz amaitu zen ikuskizuna. Bideoan bi une horiek daude jasota.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!