Akelarrea dantzan, Zunbeltz kale antzerkiaren eskutik

Aiurri 2025ko eka. 23a, 21:18

Udako solstizioaren inguruan ospakizuna antolatzen du Zunbeltz kale antzerkiak eta gaurkoan erakustaldi berria egin du Villabonako kaleetan. San Juan suaren aurrean amaituko da euren ikuskizuna, Erreboteko plazan. Lehenago, kaleak girotzen ibili dira.

Sorgin talde handia elkartu da ikuskizunerako eta ez dira falta izan ospakizunaren baitan ezagun diren gainerako protagonistak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!