Nazioarteko Erroma Saria lehiaketan saritua izan da Ander Barandiaran

Aiurri 2025ko eka. 25a, 10:05

Gaztañaditxulo izena duen bere Idiazabal Baserrikoa gaztarekin, Artzai Gaztako bazkide den gaztandegi honek, hirugarren postua lortu du JIB/AGB duten gazten nazioarteko kategorian.

Erroma Saria, urtero hainbat arlotan; hala nola, enpresa-, kultura-, gizarte- eta gastronomia-arloetan, ematen den aintzatespena da. Bertan, gaztagintzaren sektorera zuzendutako edizioa nabarmentzen da, non Erromako Merkataritza Ganberak munduko gaztarik onenak "Concorso per i megliori formaggi-Premio Roma" nazioarteko lehiaketan aitortzen dituen.


Sari-banaketa Erromako Merkataritza Ganberako Sala del Tempio di Vibia Sabina eta Adriano aretoan egin zen pasa den ekainaren 6an, non Ander Barandiaran gaztandegiak BJD/AGB-dun gazten nazioarteko kategorian hirugarren sailkapena lortu zuen. Kategoria honetan lehiatzen duten nazioarteko gazta guztiak kalitate- zigilu baten pean daudela nabarmentzekoa da, JIB edo AGB baten pean hain zuzen ere; horregatik, Kontseilu Arautzailearentzat kategoria honetan saritua izatea, harro egoteko modukoa da eta Idiazabal Baserrikoa gaztaren kalitate handia
egiaztatzeaz ez ezik, gure gazten izen ona eta prestigioa nazioartean zabaltzen laguntzen du.


Artzai Gaztako bazkidea den Ander Barandiaran amasarraren gaztandegiak, bere artaldeko esne propioarekin bakarrik egiten ditu bere gaztak, Idiazabalen,  basoz eta belardiz inguratuta, markari izena ematen dion Gaztañaditxulo baserrian.


Gaztandegi txiki honek, bere ingurune naturalarekin oreka ezin hobean, gure arbasoen ohiturak eta tradizioak eguneratuta mantentzen ditu, bertako ardien artzaintza estentsiboari esker kalitate handiko esnea lortuz. Lana, zehaztasuna eta landa-inguruneari lotutako bizimoduaren defentsa dira harribitxi gastronomiko honen gainerako osagaiak, berriz ere gure mugetatik kanpo entzutetsua dena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!