Txermingo aparkalekua asfaltatzeko lanak, amaitzear

Aiurri 2025ko eka. 26a, 12:23

Asfaltatze lanak hasi aurretik egindako argazkia

Villabonako Udalak jakinarazi duenez, Txermingo aparkalekua asfaltatzeko lanak amaitzear dira. Aparkaleku osoa asfaltatu eta lurrean marrak margotu arte hutsik mantententzea erabaki dute. Lanak gaur amaitzea espero da eta horrela, bihar aparkalekua zabalduko litzateke ibilgailu guztientzat. Beraz, ostiralera bitartean Udalak ezarritako ez-ohiko eta behin-behineko aparkalekuak erabiltzen jarraitu ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!