EH Bilduren aldeko bozkekin, PSEren abstentzioarekin eta EAJ-PNVren aurkako bozkekin onartu zen Amasa-Villabonako Etxebizitza Plana. Beatriz Unzue alkateak adierazi zuenez, "azken urteetan EAEn eta estatuan onartutako Etxebizitza lege ezberdinek, bizi dugun etxebizitza-krisialdiari erantzun bat emateko eta etxebizitza diun eta eskuragarria izateko eskubidearen urraketa sistematikoari aurre egiteko treana eta aukera berriak eskaini dizkie udali. Hori horrela, Amasa-Villabonako Udal gobernu taldeak lanketa sakon bat abiatu zuen ikasturte honen hasieran eta udalbatzan onartu berria den Etxebizitza Plana da ekimen honen emaitza".
Agerraldian azaldu zutenez, Etxebizitza Plan honek herriko egoeraren analisia, helburu nagusien identifikazioa, hamaika ekintza zehatz jasotzen dituen Ekintza plana eta epeak markatzen dituen kronograma barnebiltzen ditu.
Etxebizitzaren egoerari dagokionez, besteak beste, Amasa-Villabonana dagoen etxebizitza eskari handia (292 pertsona daude Etxebide, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda), etxebizitza eskaintza eskasa eta garestia, hutsik dauden 277 etxebizitzak heriak dituen muga geografikoak, egungo araudi urbanistikoak sortzen dituen arazoak eta gazteen ematzipaziorako ezintasuna aztertzen dira.
Udaleko kideek azaldu zutenez, planak hiru helburu nagusi ditu eta horiekin batera beste hamarnaka azpi-helburu ezartzen ditu. Helburu nagusiak honakoak dira: etxebizitza eskaintza handitzea, batez ere babestutako etxebizitzena, alokairuen prezioak mugatzea eta Amasa-Villabonako etxebizitza-parkea gaur egungo bizikidetza unitateen tamainera egokitzea. Hauekin batera, besteak beste, hutsik dauden etxebizitza ahalik eta gehien merkaturatzea eta jendez betetzea, hainbat auzotako merkataritza lokaletan etxebizitza erabilera ezartzea, edota babestutako etxebizitzen eraikuntza eta promozio berriak ahalbidetzea aipatzen dira.
Hamaika ekintza
Guztira 11 ekintza zehatz martxan hartzea aurrikusten da:
- Udalaren eta Alokabideren arteko Lankidetza hitzarmena, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko Bizigune eta ASAP programen bidez. Informazio kanpaina berezia garatuko da horretarako.
- Ogasun arloko neurriak.
- Kanona ezartzea hutsik dauden etxebizitzei.
- Etxebizitzak birgaitzeko Udal-Dirulaguntza lerro berria martxan hartzea, etxebizitza horiek merkatura atera daitezen.
- Villabona 'Tentsio handiko etxebizitza eremu' izendatzeko eskaera egitea, alokairuen prezioak mugatu ahal izateko.
- Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko udal Ordenantza berria onartu eta martxan jartzea.
- Landa eremuetako lurzoru ez urbanizagarrietan dauden eraikineta eta azalera handiko etxebizitzeta bereizketak egin eta etxebizitza ggehiago ateratzeko aukera zabaltzea.
- HAPOak ezartzen dituen lurzoru urbanizagarri berri guztiak indarrean sartzea, uholde arriskkuaren ondorioz duten blokeoa gaindituz.
- Udalak egoera kaskarrean aurkitzen diren eraikinak eskuratzeko inbertsioak egitea, ondoren orube horietan babestutako etxebizitza berriak eraikitzeko.
- Babestutako etxebizitza berrien sustapenak garatzea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin eta Visesa alokairuko etxebizitza babestua sustatzeko sozietate publikoarekin elkarlanean.
- Udalaren etxegabetzeen aurkako protokoloaren aplikazioa.
Azaldu dutenez, lehen bi ekintzak dagoeneko martxan daude, beste batzuetan aurre-lanak egin dira eta azken batzuk oraindik jorratzeke daude. Aipagarria da Etxebizitza Plan honek guztira 6 atxikitako dokumentu edituela, honakoak dira aipagarrienak:
- Amasa-Villabonako udalaren eta Alokabide Saren arteko Lankidetza Akordioa
- Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko dal ordenantza. Testu bategina
- Etxebizitza hutsetan obrak egiteko Dirulaguntzaren oinarri espezifikoak.
- Etxegabetzeak saihesteko udalaren Jarduera-Protokoloa.
Planak jarduera edo ekintza bakoizeko epeak ezatzen ditu kronograma baten bidez. "Garrantzitsua da ekintza bakoitzaren epeak zehazte, Udal Gobernuak presioa izan dezan, bestela gauzak denboran gehiegi luzatzeko arriskua egoten baita", aipatu dute.
Behin udalbatzak lehen onarpena emanda, datozen egunetan Etxebizitza Plana GAOn argitaratuko da eta horrekin batera espediente osoa jendaurean jarriko da 20 egunez. Jendaurreko epea amaiturik, udalbatzak alegazioak ebatzei eta behin betiko onarpena emango lioke.
Udal gobernu taldeak oso positiboki baloratu du Etxebizitza Plana onartu izana eta Amasa-Villabonan etxebizitza benetako eskibudea izan dadin gogor lan egiteko konpromisoa hartu du. "Bide-orria onartu dugu eta orain bidea egiten hastea dagokigu. Gure eskuetan dagoen guztia egiteko prest gaude, Amasa-Villabonan bizitzeko etxebizitza duin bat nahi edo behar duten herritar guztiei, horretarako uakera eskuragarria izan dezaten", adierazi zuen Beatriz Unzue alkateak.