Argilunak diziplina arteko ikuskizun bat da, dolu prozesu batetik abiatua eta Garazi Egiguren Urkolaren sorkuntza eta zuzendaritzapean sortua. Galera batek eragindako krisi existentzialetik abiatuta, bizitza ereduen berrikuspena eta norbere minaren partekatzea jorratzen ditu ikuspegi artistiko batetik. Esperientzia pertsonaletik harago, sentimendu unibertsaletara iristeko ahalegina ere bada.
Ikuskizunak dantza eta ikusentzunezkoak uztartzen ditu, bizitzaren izaera duala eta gizartean gertatzen diren tentsio globalak irudikatzeko. Horrela, ikusleari hausnarketa espazio bat eskaintzen dio, gorputzaren adierazkortasuna eta irudien indarra baliatuz.
Kaleko formatuan eskainiko da, eta herritar guztiei irekita egongo da. Emanaldiak, 35 minutuko iraupena du.