Garagardo Azoka, asteburu honetan

Aiurri 2025ko uzt. 15a, 12:15

Uztailaren 17tik 20ra, Amasa-Villabonako Txermingo ikastola azpia garagardo eta gastronomia gune bilakatuko da.

Amasa-Villabonako Irrintzi Elkarteak antolatuta, Garagardo Azokaren 28. edizioa ospatuko da uztailaren 17tik 20ra. Azoka egunero, 18:00etatik 01:00era egongo da zabalik, eta garagardo eta janari aukera zabala eskainiko da, ohiko eskaintzari berrikuntza txiki batzuk gehituz.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!