Giro aparta eta jende andana Amasa-Villabonako Garagardo Azokan

Aiurri 2025ko uzt. 19a, 10:43

Amasa-Villabonako Garagardo Azokak harrera beroa jaso du aurten ere.

Jendetza eta giro aparta izan dira nagusi Amasa-Villabonako Garagardo Azokaren 28. edizioan. Irrintzi Elkarteko kideak buru-belarri ari dira lanean, eta emaitza ezin hobea izaten ari da. Lehen egunak arrakastatsuak izan dira, baina festa ez da oraindik amaitu: gaurko eta biharko egunez gozatzeko aukera badago oraindik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!