Maite Itoiz nafarrak musikagintzan ibilbide luzea osatu du eta John, aldiz, The Kelly Family talde ezagunaren kideetako bat da. Opera rock delakoa, zeltiar musika, rock sinfonikoa… estilo horietan oinarritzen da Elfenthal taldea. Oinkari dantza taldeak eskarmentu handia du oholtza gaineko ikuskizunetan, bereziki, han eta hemen Korrontzi taldearekin egiten dituzten kontzertuetan. Bideokliparen grabaketa esperientzia berria izan da euren ibilbide oparoan.