Kontsumo bonoen kanpaina berria Amasa-Villabonan

Aiurri 2025ko ira. 8a, 14:39

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritzari bultzada bat emateko ahalegina egingo du aurten ere, eta Oria Merkatari Elkartearekin lankidetzan, konsumo bonoen 7. kanpaina jarriko du martxan. Aurtengoa asteazkenean bertan hasiko da, irailaren 10ean, eta abenduaren 24ra arte luzatuko da.

Herriko merkataritza sektorea biziberritzeko helburua duen kanpaina honen bidez, Udalak herriko saltokietan kontsumitzera bultzatu nahi ditu herritarrak. Izan ere, tokiko saltoki horiek dira gure herriaren oinarri nagusietako bat. Herriko merkatariak dira gure izenez ezagutzen gaituztenak, kalitatezko produktuak eskaintzen dizkigutenak, eta gure herriaren aberastasunari eta aniztasunari ekarpen handia egiten diotenak.

Beraz, kanpaina berri honetarako Udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du. Eta, aipagarria da, kopuru horretaz gain, Udalak 2.000 euroko gehikuntza bat emango diola Oria Merkatarien Elkarteri kanpaina honek dakartzan kudeaketa gastuei aurre egiteko.

2025eko Kontsumo Bonoen kanpainaren xehetasunak

Amasa-Villabonako kontsumo bonoen 7. kanpaina honetan 39 saltokik eman dute izena, eta herritarrek denda horiek erraz identifikatu ditzaten, "Bonoak hemen salgai" adierazten duen kartela jarriko dute erakusleihoetan. Guztira 11.400 bono egongo dira erabilgarri, saltoki bakoitzeko 292.

Bonoek 5 euroko balioa izango dute, eta 15 eurotik gorako gastua eginez gero, bonoaren deskontua aplikatuko zaio erosketari. Hau da, gutxienez 15 euroko erosketa eginez gero, 10 euro ordainduko ditu erosleak.

Bonoen aplikazioarekin kontsumitzaileak %33ko deskontua eskuratuko du:
- 15 euroko erosketa: 5 euroko bono 1
- 30 euroko erosketa: 5 euroko 2 bono
- 45 euroko erosketa: 5 euroko 3 bono
- 60 euroko erosketa: 5 euroko 4 bono
- 75 euroko erosketa: 5 euroko 5 bono
- 90 euroko erosketa: 5 euroko 6 bono

Erosleek, gehienez ere, 6 bono erabili ahalko dituzte saltoki bakoitzean, alegia, 30 euroko deskontua izango dute denda bakoitzeko.

Bonoen deskontuaz baliatu ahal izateko baldintza bakarra erosleak 16 urtetik gorakoa izatea izango da eta ez da kontuan hartuko zein herritakoa den.

Deskontua erosketa egiteko unean bertan aplikatuko da, beraz, bonoak ezingo dira aurrez eskuratu. Ez da bono fisikorik egongo. Erosketa ordaintzeko unean dendariak dagokion bono kopuruaren deskontua aplikatuko dio bezeroari.

Informazio hau guztia herritar guztiengana iritsi dadin, kanpaina honen xehetasunak eta kanpainan parte hartuko duten saltokien zerrenda biltzen dituen eskuorri bat banatuko dugu herriko etxe guztietara.

Amaitzeko, Udalak erosketak herriko saltokietan egitera animatu nahi ditu herritarrak, horrela Amasa-Villabonaren etorkizunean eta herritarren ongizatean inbertituko dutelako.

Gure denda eta saltokietan kontsumitzea ezinbestekoa da herri bizi-bizia izaten jarraitu nahi badugu. Erosi Villabonan!

Saltokiak:

AMASA KAFETEGIA
Kale Berria, 64

AMANE
Erniobea, 5

ANE
Kale Nagusia, 23

APAINDU
Etxeondo auzoa, 7

ARINDU FISIOTERAPIA
Errota kalea, 7

BARATZ
Errota kalea, 7

BIZI ILEAPAINDEGIA
Kale Nagusia, 75

BOUTIQUE MP
Kale Berria, 14

BRONTE OPTIKA
Kale Berria, 36

DUNA OINETAKOAK
Erniobea, 6

EIZMENDI ILEAPAINDEGIA
Kale Berria, 19

EIZMENDI KIROLAK
Kale Berrie

EGUZKI LORE
Larrea, 9

ESTETIKA YOA
Kale berria, 6

FARMAZIA BERRIA
Kale Berria, 34

GALERIAS M.J.
Kale Berria, 33

GARAZI LORADENDA
Ernio bidea, 1. Zizurkil

GARINTZA MERTZERIA
Kale Nagusia, 2

GEMA LORADENDA
Kale Nagusia, 30

GOROSTIDI BURDINDEGIA
Kale Nagusia, 73

GURRUTXAGA
Kale Nagusia, 15

IFNI PELU
Errota kalea, 1

IRUMA ILEAPAINDEGIA
Kale Berria, 56

KAORI & AMLU
Kale Nagusia, 26

LABEZAIN OKINDEGIA
Arroa, 6

MINIMARKET JC
Kale Nagusia, 26

MUSTURINEA HARATEGIA
Kale Nagusia, 14

OSAKIN KLINIKA
Txermin kalea, 25

PELUQUERIA HAMABOST
Aurrera plaza, 3. Zizurkil

PELUQUERIA MUJIKA
Txermin, 16

PEPI JANARIDENDA
Kale Berria, 56

SAGASTUME A
Kale Nagusia, 21

SAHATSA BELARDENDA
Kale Berria, 50

TITARE
Kale Nagusia, 49

UGALDE OINETAKOAK
Kale Nagusia, 23

VILLABONA OPTIKA
Kale Berria, 23

X LOS PELOS
Erniobehea, 8

ZIZURKIL ELEKTRIZITATEA
Ernio bidea, 3. Zizurkil

ZUBIMUSU
Kale Berria, 30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!