Isats-gisatu onenak eta postu ederrenak saritu dituzte

Aiurri 2025ko ira. 13a, 15:06

Azoka egunean, irrintzik isats-gisatu lehiaketa antolatzen du eta eguerdi aldera sukaldari onenak eta postu ederrenak jarri dituzten artisauak saritu dituzte. Bea Unzue alkatea buru zela egin da sari-banaketa ekitaldia.

Hauxe izan da isats gisatu lehiaketako sailkapena:

 

1- Irrintzi

2- Urkamendi

3- Behar Zana

 

Posturik onenen sariak ere banatu dituzte:

 

1- Sualma

2- Elortatxu baserria

3- Dario Arteta

 

Bestalde, oroigarri berezia eman  diote Bodegas Ramirezi, izan ere, azokako 30 urteetan parte hartu izan baitu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!