Txakolin egun jendetsua Amasan

Ainhoa Gil 2025ko ira. 13a, 20:36

Sega txapelketarekin eman diote hasiera Txakolin Egunari. Amasako bederatzi lehiatu dira eta, Arkaitz Arretxe izan da garaile. Jendetza gerturatu da segalarien jarduna gertutik ikustera. Ondoren abiatu da txakolin eta pintxo dastaketa. Amasako plaza jendez bete da

 Mikel Arretxe, Arkaitz Arretxe, Jon Beldarrain, Joseba Astiasaran, Julen Etxeberria, Jon Ezeiza, Kepa Otegi, Aimar Iraola eta Manex Ugarte izan dira arratsaldeko lehen protagonistak. 100 metroko sailean neurtu dituzte indarrak lehendabizi eta, lau azkarrenek finalerako txartela lortu dute. 200 metroko sailean lehiatu dute finala, Jon Beldarrain, Arkaitz Arretxe, Kepa Otegi eta Manex Ugartek. Arkaitz Arretxe izan da garaile. 

Txakolin eta pintxo dastaketa hasi da jarraian. Getariako izendapeneko txakolinak ziren aukeran eta pintxoetan aukera zabala. Txekor errea ere izan da, iaz bezala. Jende asko elkartu da Amasako plazan, gaurko arratsaldeaz gozatzera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!