Hemen da berriro ere Oria Merkatari Elkartearen Stock Azoka

Aiurri 2025ko ira. 15a, 16:07

Ostiral honetan, irailak 19, arratsaldean hasiko da Stock Azoka eta larunbat osoan zehar jarraituko du. Guztira, 14 denda aterako dira kalera, euren eskaintza hoberenekin batera.

Ohitura den moduan, saltokien eskaintzaz gain, kale giroa ere izango da nagusi. Hori dela eta, hainbat jarduera izango dira herriko kaleetan zehar:

  • Ostiralean, 17:30ean, Erraldoi eta ipotxek hasiera emango diote ibilbideari Errebote plazatik.

  • Larunbatean, 11:30ean, Mulanbo batukadak girotuko du kalea.

Eguraldiak laguntzea eta herritar guztiek giroaz gozatu ahal izatea espero da.

Arropa, oinetako, etxe dekorazio eta bestelako produktuak prezio ezin hobean eskuratzeko azken aukera izango da:

Boutique MP
BERRIA 12 - 14

Eizmendi kirolak
BERRIA 19 - 21

Zubimuxu
BERRIA 30

Galerías M.J.
BERRIA 33

Garazi Loradenda
ERNIO BIDEA 1 (Zizurkil)

Amane
ERNIOBEA 5

Duna Oinetakoak
ERNIOBEA 6

Garintza
NAGUSIA 2

Ugalde Oinetakoak
NAGUSIA 23

Minimarket JC
NAGUSIA 26

Akam & Amlu
NAGUSIA 26

Ane tienda
NAGUSIA 29

Loradenda Gema
NAGUSIA 30

Titare
NAGUSIA 49

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!