Heavy metal musika ekarriko du Hellbona jaialdiak, urrian

Aiurri 2025ko ira. 27a, 09:39

Jaialdiaren antolatzaileek egindako agerraldia. Aiurri

Urriaren 11n egingo dute jaialdia nagusia eta urriaren 3rako atariko kontzertuak antolatu dituzte

Urriaren 11n ospatuko da aurtengo Hellbona jaialdia. Bosgarren edizioa beteko du jada eta, urtero bezala, bi eszenatoki izango ditu; Berdura plaza eta Aljibea. Dagoeneko osatuta dago jaialdiko kartela. 

Heavy estiloko zortzi kontzertu antolatu dituzte. "Emanaldi bat amaitu eta hurrengoa hasterako, tarte txikiak uzten ditugu, jendeari batetik bestera joateko aukera emateko. Iluntze bakarrean zortzi kontzertu ikusi ahal izatea oso aukera ona dela uste dugu", azpimarratu dute antolatzaileek. Aukeratutako talde guztiak euskaldunak dira: "Ingurukoak dira batzuk, nafarrak edo iparraldeko talderen bat ere izango da tartean. Euskararen aldeko apustua egin genuen jaialdiaren sorreran eta eutsi egiten diogu". Urriaren 11ko jaialdia doakoa izango da eta, gerturatzeko gonbita luzatu dute: "Musikaz gozatzeko aukera eskainiko du eta bide batez, ekimen  txiki honi babesa emango diote". Gainera, urriaren 3an aurrerapena egingo dute: "Aljiben kontzertu sorta eskainiko dugu, jaialdi nagusiaren atariko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!